OSAGAIAK:
- BOLOGNESA SALTSARENTZAT
- 700 g haragi pikatua
- 600 g tomate trituratua
- Kipula bat
- Azanario 1
- Gatza
- Olioa
- Pipermin beltza.
- Baso bat ur.
- BEXAMEL-arentzat
- 1L esne
- 90 g gurin
- 90 g irin
- Gatza
- Pipermin zuria
- BESTE OSAGAIAK
- 9 lasaña plaka
- Gratinatzeko gazta
SALTSAREN PRESTAKUNTZA:
- Hasteko, tipula, eta azenarioa moztu.

2. Zartagin edo kazola handi batean olio txorrotada bat bota eta hiru osagai horiek bota, kolorea aldatu eta bigunak egon arte. Ez ahaztu gatz-piska bat gehitzea.

3. Jarraian, sua pixka bat igo, ardoa bota eta alkohola 2 edo 3 minutuz lurruntzen utzi.
4. Gehitu haragia eta, egurrezko koilara edo antzeko tresna baten laguntzaz, eman birak alde guztietatik kozinatzeko.

5. Haragi guztiak kolorea hartzen duenean, tomate birrindua, ur-edalontzia eta piperbeltz beltza bota.

6. Estali ontzia eta sukaldatu saltsa su leunean, gutxienez ordubetez.
BEXAMELAREN PRESTAKUNTZA:
- Gurina zartagin edo kazola batean urtzen jarri. Gehitu irina eta kozinatu 3 edo 4 minutuz ondo nahastuz.

2. Gehitu esnea pixkanaka eta etengabe. Esne guztia bota ondoren, gehitu gatza eta piperbeltz zuria. Utzi saltsa beste pare bat minutuz egosten eta kendu sutatik. Gogoratu ez dela kroketetarako bexamela, beraz, arin geratu behar da.

PLAKEN PRESTAKUNTZA :
- Lasagna plakak gatzdun ur ugaritan egosi, paketean adierazten denaren arabera.
- Egostean atera uretatik eta jarri ondo luzatuta oihal garbi baten gainean.

LASAÑEREN OSAKETA:
- Zabaldu bexamel geruza fin bat aukeratu duzun ontzian.

2. Ondoren, jarri pasta-geruza bat hondo osoa estaltzeko moduan. Agian plakaren bat moztu beharko duzu, ontziaren neurrietara egokitzeko.

3. Gero, haragi-saltsaren 1/3 zabaldu.

4. Bexamel kapatxo fin batekin estali.

5. Eragiketa 3 aldiz errepikatu, baina azken bexamel-geruza lodiagoa izango da.
6. Azkenik, lasañaren gainazala gazta parmesanoz eta gazta bereziz estali.

7. Laberatu lasagna 180º-ra 15 minutuz gutxi gorabehera, barrutik ondo berotzeko.

8.Gozatu!
